Bi doneztebar Feria eguneko Nafarroako bigarren mailako aizkolari txapelketaren finalean

ttipi-ttapa 2006ko urriaren 27a

TTIPI TTAPA

Ohikoa denez, feria egunean herri kirol saioa izanen da arratsaldez udal pilotalekuan. Nafarroako bigarren mailako aizkolari txapelketaren finalean bi herritar arituko dira, Juan Telletxea eta Luis Mari Belarra. Beraiekin batera, Xabier Mindegia, Jon Rekondo eta David Amillano izanen dira. Euskal Herriko kintopeko harrijasotzaile txapelketa ere jokatuko da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun