Malerrekatik kanpoko kideei ere ateak zabaldu nahi dizkie Burrunbak

ttipi-ttapa 2006ko urriaren 30a

TTIPI TTAPA

Erabakia bazkideek hartu beharko dute azaroaren 25eko batzarrean

Gazte Burrunba taldeak Malerrekako mugak gainditu eta kide izateko aukera nahi duen guziari zabaldu nahi dio. Horrela proposatu zuten urriaren 21ean Azkarretan izan zuten bileran eta bazkideek erabakia hartu beharko dute azaroaren 25ean, 16:00etan eginen den batzar orokorrean. Batzar honetan, aurtengo ekitaldien balantzea eta autokritika eginen da eta 2007rako proposamenak ere aztertuko dira.

Etorkizun hurbileko ekitaldiei dagokienez, Burrunbak eta Errekak bi solasaldi antolatu dituzte. Azaroaren 11n. Txus Migeltorena urpekariak, Kantauri itsasoari buruzko dokumentala aurkeztuko du 19:30ean zinean. Azaroaren 25ean, berriz, Gorka Bidegain eta Jose Juanenak Kubari buruz arituko dira, joan den urteko udan aldez alde gurutzatu baitzutenKaribeko irla bizikletan.

Joan den urteko arrakasta ikusita, aurten bigarren mus txapelketa antolatuko da. Lander Erkizia, Leire Amoros, Juan Telletxea eta Joseba Belarra ari dira antolatze lanean eta partidak ortziraletan jokatuko dira.

antzoko elkartean bertso-afaria plantatzeko asmoa du Burrunbak. Oinarrizko sukaldaritza ikastaroa, aldiz, heldu den urtera arte gibeleratu dute. Seguruenik otsailean eginen da, pastaz gain, bertze plater gehiago prestatzen ikasteko aukera emanen duen ikastaro hau.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun