Inoiz baino bataio gehiago

Joseba eta Nerea 2006ko urr. 27a, 13:43

Joan den urriaren 22an herriko 10 haur bataiatu ziren. Lehenbiziko aldia da hainbertze haur elkarrekin bataiatzen direla. Lehen bataioak haurrak sortu ahala egiten ziren. Azken 30 urteetan berriz, urtean bitan egiten dira, Bazko igandean eta urriaren bukaeran. Hauek dira aurten bataiatu diren haurrak: Markel, Unax eta Luken Etxarte Leiza (Bekolandakoak), Maddi Egibar Iraola (Agerreberekoa), EkiƱe Arozena Arrosamena (Errekaldekoa) Kepa Telletxea Irisarri (Iturraldeko bordakoa) Alazne eta Naroa Irigoien Etxarte, Lander Lasaga Goienetxe (Errotagaraikoa) eta Gabriela Merino Lomas (Txirrimakoa).

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun