Dozena bat bikotek parte hartzen du ortziralero Herriko Ostatuak antolatutako mus txapelketan. Bi lagunentzako bidaia da sari nagusia eta horrek animatuta, inoiz baino jende gehiago biltzen da astero-astero kartetan aritzera. Hilabetero irabazle bat ateratzen da eta hilabete guztietako txapeldunek elkarren artean jokatuko dute final nagusia. Bidaiaz gain, landaetxe batean egonaldia eta bi lagunentzako dastaketa-afaria eskaintzen dira sari gisa. Zorte on denei!