Azkeneko hiru urteetan bezala, aurten ere Usategietan bisita gidatuak antolatu dituzte Laura eta Edurne Elizagoien ahizpek. Urriaren lehenetik hasita azaroaren 20a arte, nahi duten guztiei zuzendutako ibilaldiak egiten ari dira eta hagitz arrakasta handiarekin. Usategietan barna postuak ezagutu, ehiza tradizionalari buruzko informazioa eman eta usazaleen lana bertatik bertara ikusteko aukera eskaintzen dute. Euskaraz, gazteleraz eta frantsesez hartu daitezke bisitak. Denboraldi honetan nobedade gisa, Usategien inguruko bideo bat ere ikusten ahal da. Bisita osoak 4 euro balio du pertsonako eta bideoa bakarrik ikusi nahi duenak euro bat ordaindu beharko du. Edozein ordutegitan eskaintzen dira bisitak. Nahikoa da 690267756 telefonora deitzea eta Edurne eta Laurarengatik galdetzea. Udan jende aunitz ibili da, 150 lagun baino gehiago, eta orain udazkenean ere martxa berarekin segitzen dute. Momentuz jende andana pasatu da Iharmendiko gainetik eta bi ahizpak gustura daude bisitak izaten ari diren arrakastarekin.