Ihiziari Buruzko XIV. Jardunaldi Gastronomikoak larunbatean hasiko dira

Xan Harriague 2006ko urriaren 26a

Eskualdean ehizatzen diren animalien haragia dastatzeko aukera izanen da eskualdeko 7 jatetxetan

Uso ihizi denboraldian garela, Bertiz Partzuergo Turistikoak antolatzen dituen ehizari buruzko jardunaldi gastronomikoak urriaren 28tik azaroaren 25era iraunen dute gure eskualdeko hainbat ostatuetan. XIV. aldikoz, Baztan, Malerreka eta Bortzirietako 7 jatetxek menu bereiziak eskainiko dituzte, Almandozen, Beola, Arantzan, Aterpe, Beran, Zalain, Donamarian, Donamariko Bentak, Donezteben, Ameztia, Igantzin La Villa eta Lesakan Koxkonta. Menu guziek ihizia izanen dute oinarri. Hori dela eta, aipatutako jatetxeetan, uso, eper, orein, orkatz edo basurde haragia dastatzeko aukera egonen da. Bi plater eta postre batez osatutako menuek 25 eta 30 euro arteko prezioa izanen dute BEZik gabe eta edariak kontuan hartu gabe.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun