Nafarroako aizkolari txapelketa hilaren 29an jokatuko da Lakuntzan

Aitor AROTZENA 2006ko urriaren 20a

Donato Larretxeak lortu zuen denborarik onena sailkapen proban

Donato Larretxea aranztarrak irabazi zuen urriaren 1ean, Etxarri Aranatzen jokatu zuten Nafarroako Txapelketako Lehen Mailako kanporaketa. Bi kanaerdiko, bi 60 ontzako eta oinbikoa mozteko 12 minutu eta 11 segundu behar izan zituen. Arantzakoarekin batera, Ezkurrako Mikel Mindegiak (12’ 32”), Floren Nazabalek (13’ 08”), Jose Juan Barberenak (14’ 23”) eta Daniel Vicentek (14’ 31”) lortu zuten urriaren 29an Lakuntzan jokatuko den finalerako txartela. Finaletik kanpo gelditu zirenen artean, seigarren izan zen Juan Jose Lopez (15’ 06”), zazpigarren Antonio Senosiain (16’ 28”), zortzigarren Aitor Senosiain (17’ 09”) eta bederatzigarren Manuel Kañamares (18’ 18”). Beintza-Labaiengo Jon Telletxeak, berriz, maila galdu egin zuen, azkena izan baitzen kanporaketan (18’ 56”), eta datorren urtean Bigarren Mailan aritu beharko du aizkoran. Berekin batera, kanporaketan parte hartu ez zuen Juan Jose Erdoziak ere maila galduko du.

Lakuntzan, urriaren 29an jokatuko da finala, eguerdiko 12:00etan. Aizkolariek hamar enbor moztu beharko dituzte, lau kanaerdiko, lau 60 ontzako eta bi oinbiko.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun