Piarres Larzabal Azkaingo euskaltzale zena pozik egon ditaike. Bere izena daraman kolegioa inauguratu dute berriki Ziburun. Seaskaren bigarren hezkuntzako ikastegi huntan 203 gazte dabiltza, horien artean senpertar frango. 11-15 urteko gazte horiek euskaraz ikasten dute osoki. Seaskaren lehen kolegioa 1981an sortu zen Kanbon. Xalbador ikastegiko ikasle kopurua azkarki haunditu baitzen, bigarren eskola ireki zen 1998an 80 gaztekin Ziburuko itsas ikastetxe zaharrean. Lan baldintzak hobetzeko xedearekin, zonbait gurasok eta Euskal Herriko erakunde publikoek lan handia egin dute ikastegian. 3 miliun euro pasatxoko gastua sortu du proiektu hunek.