2006ko urriaren 11 egun zinez garrantzitsua izanen da herrian football-a maite dutenentzat. Egun hortan, sortzekotan den zangobaloi taldearen lehen bilkura egin da. 1995 eta 2001 urte artean sortu diren haurreri zuzentzen zaie elkarte berria. Taldea SPUC herriko kirol batasunaren baitan sartu da. SPUCa 1968an sortu zen pilotarien eta errugbizaleen inguruan. Urteetan, haundituz gan da eta kirol desberdinetarat hedatu da, saski baloina, orain desagertua dena, nesken esku baloina, gero mutilen esku baloina eta azkenik kanoa. Orain arte, football zaleek Donibane Lohizunerat edo Ezpeletarat gan behar zuten. Orain, herrian berean jokatzen ahalko dute. Jean Michel Larquéren inguruan sortu da talde berria. Berriki, Biarnoko goi mailako jokalari ohia eta kirol kazetari ospetsua herrirat etorri da bizitzerat.
Nola ez, pilotarien eta errugbilarien herrian zen hutsa bete nahi izan du Bizanoseko semeak.