Elizako ezkilen berritzea ordaintzeko herritarren laguntza eskatu dute

Margari eta Koro 2006ko urriaren 20a

18.000 euroko kontutik gehiena elizak ordainduko du

Elizako dorrean jarri diren hiru ezkil berrituen kontuak etxeetara igorri dituzte. Gastu guztia 18.065 eurokoa izan da: 14.000 euro ezkilen konpontzea eta gainetakoa elektrizitate, harginak, kantera, zurgindegi eta arotzen lanak izan dira.

Nahiz eta diru hunen zati haundiena Zugarramurdiko elizak pagatuko duen, hala ere herritarrei beren borondatearen araberako laguntza eskatzen zaie. Ondotik zenbat diru bildu den ikusita, bertze bi lan egin nahi dira: alde batetik burdinezko sare batez inguratu ezkilak, eta bertzetik elizako dorrera doaien eskailera konpondu.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun