Euskal eta Biarnes departamenduak sortzeari buruzko erreferenduma antolatu ahal izateko, 46.000 sinadura bildu behar dira. Demokraziaren oinarria den kontsultazio hori egia bihurtzeko, herritar guzien inplikazioa beharrezkoa da. Erreferendumaren aldeko sinadurak biltzeko, Sarako Herriko Etxea idekia izanen da urriaren 28an, goizeko 9etatik arratsaldeko 13ak arte.
Demokrazia eta kontsultazioaren aldekoa bazara, ez utzi bertzeen esku, bakoitzaren sinadura inportantzia handia izanen du.