Laburmetraiaren irudiak grabatu dituzte dagoeneko

Jaione OTXANDORENA 2006ko urr. 20a, 13:52

Joan den urriaren 6, 7 eta 8an grabatu ziren gure herrian «Botones» izeneko laburmetraiaren irudiak. Herrian nabaria zen zerbait berezia gertatzen zela, jartzen zituzten argi haundiak eta filmea grabatzen ari ziren jendearen joan etorriak zirela eta. Gure herriko zenbait bizilagunek, horretarako beharrezkoak ziren probak pasatu eta parte hartu dute laburmetrai honetan:

Ainhoa Etxebeste, Amaia Apezetxea, Pako Errandonea, Estitxu Arretxea, Jose Miguel Zelaieta, Maria Victoria Graziarena eta Adelaida Migeltorena.

Julio Mazariko, laburmetraiaren zuzendariak, ezin izan digu erran noiz eta nola ikusten ahalko ditugun gure herrian grabatutako irudiak, baina ziur jakiten dugunean, lerro hauen bidez emanen dizuegu informazio horren berri.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun