Juan Telletxeak segituko du Erreka elkarteko presidente karguan

ttipi-ttapa 2006ko urriaren 20a

Zuzendaritzaren legealdia bi urtekoa izanen da hemendik aitzinera

Erreka Kirol Elkarteak zuzendaritza batzordea berritzeko lehen batzar orokorra egin zuen duela aste batzuk. Orduan ez zuten batzorde berririk eratu eta, honenbertzez, bigarren batzarra egin behar izan zen irailaren 29an zuzendaritza berritzeko asmoarekin. Juan Telletxeak presidente segituko badu ere, bertze karguetan aldaketak izan dira. Presidente ordea Ibai Marizkurrena izanen da; idazkaria, Xabier Bañares eta Javier Almandoz diruzain lanetan arituko da. Elkarteak dituen sail ezberdinetan aldiz aldaketa gutti izanen da. Eskubaloian Narciso Larrazak segituko du, pilotan Patxi Altxuk; judoan Oscar Mindegiak; atletismoan Santi San Migelek, txirrindularitzan Pedro Bañaresek eta mendiko jardueretan Alejandro San Migelek.

ritzaren lana arintzeko bertze hainbat erabaki hartu zituzten bilkuran. Lan gehien dituzten arloetan komisioak eratzeko konpromisoa hartu dute. Hori dela eta Eguberriko Saskiaren Komisioa Pablo Elizondo, Leire Uterga eta Joseba Legarraren esku geldituko da eta herri krossarena, erabat osatu gabe gelditu bada ere, Narciso Larraza eta Santi San Migelen ardurapean.

Hemendik aitzinera zuzendaritzaren legealdiak bi urtekoak izanen dira eta ez laukoak, orain arte bezala.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun