Patata tortilla txapelketa

Joseba eta Nerea 2006ko urriaren 20a

Tortilla txapelketako irabazleak. Lehen saria eta arropa onenari emandako saria eskuratu zutenak. TTIPI TTAPA

19 talde aurkeztu ziren Usategietako Igande bezperan egin zen II. Patata tortilla txapelketara. Frontoia jendez bete-betea zegoen. Giro ederrean ekin zioten denek lanari eta ordu bat baino lehen entregatu zituzten tortillak. Epaihamaian Anttonio Etxeberria, Pakita Altzuguren eta Iñaki Pikabea zeuden. 19 tortillak probatu eta puntuatu ondotik bi sari eman zituzten: Lehenbizikoa, gazteen kategorian, Alaitz eta Aitor Danborienak eta Beñat Maiak irabazi zuten. Nagusien taldean berriz, Aitor Telletxea, Joanes Irigoien eta Loinaz Iribarren izan ziren irabazleak. Ondotik, afaria izan zen frontoian eta kontzertua Herriko Ostatuan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun