Usategietako Igandea

Joseba eta Nerea 2006ko urriaren 20a

Giro ederrean joan zen urriaren 8an Usategietako Igandea. Eguraldiak erositakoa ematen zuen, ederra eta beroa. Horren aitzakian, jende parrasta ibili zen goiz partean Iharmendiko gainean. Arratsaldean berriz, karrikara jaitsi zen besta-giroa. Josu Goiak egindako eskultura inauguratu zen eta haur franko bildu zen frontoian antzerkia ikustera. Ondoren, musika izan zen Trikidantz taldearen eskutik eta jende andana animatu zen plazara dantzara. Urtero bezala, hiru sariren zozketa egin zen. Hauexek izan ziren zenbaki sarituak: Lehenengo saria (12 uso bizirik) 963 zenbakiarentzat. Bigarren saria (bi lagunentzako afaria) 1104 zenbakirentzat eta hirugarren saria (kanping denda) 442 zenbakiarentzat.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun