Izaskun Ariztegi eta Lourdes Galarregi Euskal Herriko azpitxapeldun

Joseba eta Nerea 2006ko urriaren 20a

Utzitako argazkiak

Bigarren postua lortu zuten Agurainen Arpanlari Txapelketan

Ezustekoa eman zuten Nafarroako txapelketan eta gogotsu joan ziren Euskal Herrikora. Ez zuten postu ona egiteko esperantza handirik baina usteak erdi ustel. Sekulako erakustaldia eman zuten Arabako Agurainen jokatu zen Euskal Herriko Nesken Arpanlari Txapelketan eta azpitxapeldun izan ziren 20 segunduko aldearekin. Hagitz guttigatik ez zuten txapela herrira ekarri. Arpanean aritzeko dohai apartak dituztela argi eta garbi erakutsi zuten eta serio entrenatzen segitzen badute hurrengo urtean txapela jauntziko dute. Zorionak!

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun