Joan den urriaren 15ean, oilagor ihizia ideki zen Nafarroako iparraldean. Aldaketa nabarmen bat egin dute aurtengo arautegian. Hiltzen diren oilagorrak ezingo dira saldu. Orain arte hegazti hauek saltzen ahal ziren eta pasan ari ziren batzuk aprobetxatzen zuten diru pixka baten irabazteko. Debekatua den praktika hori murrizteko erabaki dute neurri berri horren hartzea. Gaineratiko arauak joan den urtean bezala segitzen dute, ehiztari bakoitzak egunean 3 oilagor baino gehiago ez ditu hiltzen ahalko eta urtarrilaren 28a arte egunero ehizatzen ahalko da. Oroitarazi behar da pasan ezin dela oilagorrik tiratu, bakarrik ehizatzen ahal dira oihanen inguruan, joarea duen zakur batekin eta garai hotzeko debekuak errespetatuz.
Iaz bezala, aurten ere indar bereizia eginen da oilagorra pasan ehizatzen dutenen aurka. Pasa den denboraldian Baztan Bidasoan kasu anitz salatuak izan ziren baina oraindik gure eskualdeko uso postuetan maiz egiten den gauza bat izaten da, batez ere argitzean eta argitu baino lehen. Jakinarazi dutenez, ohitura txarra hunen aurka, Seprona eta Forutzaingoaren sail ekologikoak segimendu bereizia eginen dute.