Kantu Zaharren Eguna azaroaren 25ean eginen da Dantxarineako Lugarana jatetxean

ttipi-ttapa 2006ko urr. 19a, 16:45
TTIPI TTAPA

Azaroaren 25ean ospatuko da Urdazubiko Dantxarinea auzoko Lugarana jatetxean

Kantu Zaharren Eguna. Joan den urtean, Elizondoko Lur dantzalekuan izandako arrakasta ikusita, aurten ere kantuzale aunitz biltzea espero du Angel Mariezkurrena antolatzaileak.

Halere, Lugarana jatetxean jende guttixeagoa sartzen da, 350 lagun inguru, eta honela, kantuak hobeki adituko direla eta goxotasun gehiago izanen dela uste du Mariezkurrenak.

Bertze aldetik, urriaren 22tik aitzinera salgai jarriko diren txartelak lehenbailehen eskuratzea aholkatu du antolatzaileak. 50 euroan salgai jarriko dira Sunbillako kanpinean, Dantxarineako Benta Peion eta Elizondoko Antxitonea trinketean. Prezio horretan, bazkaria, bazkalondoko kantu giroa eta afari-berendua sartuak daude.

5 euro gehiagorekin, Sunbillatik abiatu eta Doneztebe eta Elizondon barna igaroko den joan-etorriko autobusa erabiltzeko txartela ere eskura daiteke. Joan den urtean bezala, kantu-liburuxka banatuko da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun