Urriak 19. Bularreko minbiziaren aurkako nazioarteko eguna

Utzitako argazkiak 2006ko urr. 19a, 16:44

Bularreko minbiziaren aurkako nazioarteko egun honetan, gaitz honek eragiten dituen gizarte arazoak azpimarratu nahi ditugu.

Bularreko minbizia dugun emakumeok gaixotasunarekin bizi, agresibitatea jaso eta askotan feminitatearekin zuzenean lotzen gaituen zati bat galdu behar dugu.

Gaitza dugunok, gaur egun dugun erronka handienetako bat, minbiziari borroka irabaztea da eta diagnostikoan, tratamenduan eta gaixotasunaren ezagutzan aurrerapen aunitz izan badira ere, oraindik bide aunitz gelditzen dela badakigu.

Gaixotasunari borroka irabazi nahi diogu, nahiz eta batzutan gaixotasunak gure bizitzeko gogoak zapaltzen dituen.

Emakume guztiok daukagu arriskua eta horregatik gaitzaren prebentzioak eta diagnostiko goiztiarrak duten garrantzia azpimarratu nahi ditugu.
Minbizia gaixotasuna da eta alderdi horretatik egin behar zaio aurre. Ez da bakartasunean bizi eta jendearen aitzinean gorde behar.
Horregatik lanean ari gara bularreko minbizia ez dadin egun bateko albiste azpimarragarria soilik izan, egunero gogoan eduki behar dugun errealitatea baizik.
Mila esker borroka hau erraxago egiten diguzuen guztiei.

Pilar ETXEBERRIA (Irurita)

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun