Nafarroako Euskal kantu txapelketa azaroaren 5ean hasiko da Elizondon

ttipi-ttapa 2006ko urr. 19a, 16:44
Utzitako argazkiak

Izen emateko epea urriaren 31n akautuko da

Euskal Kantuzaleen Elkarteak antolatuako Nafarroako Euskal Kantu txapelketan izen emateko epea urriaren 31 bitarte zabalik dago. Horretarako, elkartean berean (948 141812 telefonoan edo nafarroa garaia@kantuzale.net helbide elektronikoan) edo edozein irrati euskaldunetan eman behar da izena, Xorroxin edo Karrape irratietan errate batera.

15 urtetik goitiko edozeinek har dezake parte, bakarka, bikotean edo 3 eta 10 partaide arteko taldetan.

Partehartzaileen mailaren gorakada dela eta, partehartzaile berriei beraien meritua gogorarazteko, aurten estrainekoz parte hartzen duten partaideek «berrien maila» osatuko dute eta sari berezia izanen dute. Taldeen partehartzea ere bultzatu nahi izan du Kantuzaleen Elkarteak.

Lehen saioa Elizondoko Lur dantzalekuan azaroaren 4an

Txapelketa azaroaren 5ean abiatuko da, 18:00etan Elizondoko Lur aretoan eginen den saioarekin. Azaroaren 11n, Tafallako Kube aretoan eginen da bigarren saioa ordu berean eta ondotik, kantu poteoa eta bertso afaria izanen da gonbidatuekin. Finala, azaroaren 18an jokatuko da Lekunberriko 31 aretoan, 18:00etan. 23:00etan berriz, biharren saio bat eginen dute partaide eta gonbidatuekin.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun