Haurrentzako moda

ttipi-ttapa 2006ko urr. 18a, 09:42
ttipi-ttapa

Kamiseta eta galtzen koloreak modu egokian nahasten dira eta estanpatu eta farfailen 50-60.hamarkadetako erreibindikazioei erreferentzia egiten diete. Aukeratutako ehunak bereziki leunak eta erosoak dira eta puntuzko jantziak galtza bakero urratu eta desgastatuekin eramango dira.

Neska nahiz mutilek, betiko estiloari ihes egiten diote eta egungo mozketak presente daude. Jantziak gainezartzen dira, jakak txapa ezberdinekin apaintzen dira eta txanoak ez dira falta. Look moderno hau panazko galtza eta gonekin osatzen da.

Kolore eta estanpatuak

Loreen irudiak dira ezaugarri nagusietariko bat, blusatan estanpatuak eta berokien azpikoetan estanpatuak ikusiko dira. Blusak soinekoekin eta galtzekin konbinatu daitezke. Geihen ikusiko diren koloreak berdea, marroia, turkesa eta fuksia dira bertzeak bertze. Materialei dagokionez, pana, mikrofibra, ehun metalizatuak eta fantasiazko koloreak dituzten larruak erabiliko dira.

Oinetakoak

Haurren modan forma eta erosotasunari garrantzi haundia ematen zaio. Horrela, punta indartsuak dituzten bota eta botin erosoak eta estilo oso modernokoak eramango dira. Fantasiazko estanpatuak ez dute hutsik eginen oinetakoetan ere.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun