Gizonezkoak

ttipi-ttapa 2006ko urr. 18a, 09:41
ttipi-ttapa

Estilo militarra nagusituko da

Gizonezkoen modaren klabeak arrakasta klasikoak, grisa, beltza ausarta eta estilo militarra dira udazken neguko modan.

Arrakasta klasikoak; sustrai tradizionalak dituen joera bat da baina interpretazio gazteago batekin dator: orain kapak, silueta meheak eta estanpatu nahasketak erabiltzen dira.

Sargazko galtzak, v itxurako lepoa duten jertseak, korbatak eta bufandak zaku estanpatuekin konbinatzeko zoragarriak dira.

Militar eraginak gizonezkoen modan zirrara egiten jarraitzen du. Joera honetako oinarrizko piezak, itxura fisikoari garrantzi gehiago emateko garatu dira. Sargazko ehunek eta ehun sendotuek garrantzia hartuko dute. Ageriko sakelek, botoiek, sorbaldako edo txarretelek eta diseinu militarrek erakargarritasun handia daukate. Galtza estu eta funtzionalak, hegazkinlari motako zamarrak, beroki luze nahiz motzak eta marinel estiloko berokiaren bariazioak dira denboraldi honetako klabeak..

Orrazkerak

Orain arte metxak emakumeen kapritxo bat zen baina gaur egun gizonezkoak gero eta ausartagoak dira ile mozketa eta orrazkeretan.

Gizonezkoetan metxak ile motzetan dotoreago geratzen dira. Melena eramaten baduzu, ez aukeratu berezkoa duzun koloretik oso ezberdin dena.

Barruko arropa

Orain, gizonak ez dio inori bere barneko arropa erosten uzten.Inork baino hobe, bere beharrak ezagutzen ditu eta patroi eroso, kolore dibertigarri eta estanpatu ausarteko markak aukeratzen dituzte harro erakusteko.

Modelorik gustokoenak boxerra (labur eta estuak), truncka (emakumeen kulero laburren antzekoak, hanka guzia agerian uzten duena), eta slipa dira

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun