Minimalismoa nagusi emakumezkoen udazken-neguko modan

ttipi-ttapa 2006ko urr. 18a, 09:41
ttipi-ttapa

Emakumezkoak

Itxura berria izateko ez duzu zure looka goitik behera aldatu behar. Piezak minimalismoan oinarritzen dira, baina ez da 90.hamarkadako minimalismo berean, ezberdintasun batzurekin dator, ordukoa nahiko makala eta desegituratu xamarra baitzen.
80. hamarkadako fluor koloreak eta beltza nahasten dituzten soineko eta galtzak nabarmenduko dira.
Beroki luzeak nahiz motzak, gehienak trench modukoak dira, gerrikoarekin gorputzean estutzen direnak eta kutsu militarrarekin.
Artilea bezalako ehunak indar handiarekin itzultzen dira eta pontxoa eta txanodun jertsetan ikus ditzakegu. Errusia eta Andeetan inspiratutako moda indartsu dator, etnikoa eta naturala.

Kolore konbinazio ezberdinak

Denboraldi honetan laranja eta morea nagusituko dira, hala ere aukera zabala izanen da berdea, horia, berde lehorrak, gorriak…

Konbinazio ezberdinak ikusiko dira, arrosa bizia gorriarekin, grisa urdinarekin,beltza grisekin…Gauez ordea, tonu metalikoak.

Makillajea eta ilea

Aurpegiko naturaltasuna eta freskura dira nagusi makillajean, eta horretarako, marroia, terrakota, arrosa eta koralaren antzeko tonuak dira gehien ikusiko ditugunak. Begietarako ongi ematen duen gama erakargarria da baina, batez ere, masailentzako. Indarra begietan ikusiko da, tonu keztatu eta sakonekin pintatuko dira (morea, ubela, berenjena, terrakota) eta, gauean batez ere, betile kixkurrekin batera eramanen dira. Ezpainetan distira da ikusiko dena.
Egunez adatsak nagusituko dira, melenak. Adats solteak, leunak edo arinki ondulatuak. Gauerako orrazkera bukatu gabeak eta puskatuak proposatzen dituzte.

Oinetakoak

Oinetakoek estetikoki erakarri behar digute, neguko zorroztasuna ahaztea lortzen duten koloreak erabiliko dira, estilo maskulinoa edo uniformea. 50. eta 60. hamarkadetako eragina nabarituko da

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun