Oinetakoak

ttipi-ttapa 2006ko urriaren 2a

Takoi altuko zapatak ttipi-ttapa

Joera berriek estiloa eta luxu handia duten modeloak proposatzen dituzte. Modu ederrean, retro ukitu batekin, informala eta klasikoa nahasiko dira. 20. hamarkadako bohemio eta 70. hamarkadako Woodstock belaunaldien arteko nahasketa horren ondorioz, oinetako proposamen berriak bere apaingarriengatik dira nabarmentzen.

Plataformak eta kuñak indartsu itzuliko dira. Itxura diskretua klasikoarekin elkartuko da, eta horren emaitza itxura arront britaniarra izanen da. Trotteur zapatak, amazona botak edo areto-takonak, guztiak gaurkotuak, kutsu aristokratikoa dute ezaugarri nagusitzat. Joera dotore hauek neguko bota eta mokasin erosoekin osatzen dira.

Takoi altuko zapatak eta txorkatilean lotzen diren T formako tirak diztuztenak, atzera-puntada klasikoak dituzten gizonezkoen zapatak eta belusazko muleak. 20.hamarkadako aretoetako giroa ekartzen dute gogora.

Modelo berritzaileenak, motorzaleen estiloko botak eta metal nahiz neoi tonuko kirol oinetakoak dira. Moderno-itxura perfektua zapata perfektuentzat.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun