Haurrentzako moda

ttipi-ttapa 2006ko urriaren 2a

ttipi-ttapa

Betiko haur kolore argi eta xuabetaz ihes eginez, denboraldi honetan herrialde exotikoetako kolore bizi eta alaiak aukeratu dituzte.

60. hamarkadako izpiritua berpizteko, kolore goxo, tonu klasiko eta naturalak, kirol-ehunen gainean ikusiko ditugu aplikatuak.

Francis Montesinos eta Agatha Ruiz de la Pradak batez ere neska gaztetxoen moda landu dute, kolore bizi eta fantasiaz beteriko ukituekin Jesús del Pozoren Junior kolekzioak kolore hotzeko elementu dotoreak ausardiarekin nahasten ditu. Victorio eta Lucchinok aldiz, haurrak aingeru bihurtu nahi dituzte farfail, tul eta kotoi goxoekin.

Pan con Chocolatek janzten dituen neskatxek, datorren denboraldian dotorezia eta glamourra erakutsiko dute. Mutikoak, aldiz, kirol jantzi erosoak eramateagatik nabarmenduko dira

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun