Negu honetan ator koadrodunak jantziko dira. Handiak eta ttikiak, xumeak edo hagitz nabariak, “pata de gallo” eta “Galeseko printzea” deituak.
Zorionez trajea ez da derrigorrezkoa. Partxe itxurako sakelak dituzten jakak, jaka errustikoak, atorra zabalak edo tertziopelozko jeans-ek itxura informala hartzeko aukera zabala eskaintzen dute. Korbatarik gabeko trajeak eta jertse lodi, goxo eta erosoak ere informalak izanen dira. Egunez ere laranja koloreko jertseek jeans eta angorazko pulóver lodiekin konbinatuko dute.
Koloreari dagokionez, balore seguruetara itzultzeko joera dago. Koadroak ez dira grisen gaman sartuko. Berde eta urdin iluna eta burdeos kolorea nagusitzen dira kolekzio aunitzetan.
Lentzeria
Portugaleko “Ímpetus” etxeak gerrialde baxukoak eta retro estiloko slipak atera ditu. Denboraldi honetako kolekzioak Trendy eta Fantasy izenekin definitzen dira. Trendy modeloak, bere barneko arroparen sentsualitatearekin jostatzeko ausardia duen gizona definitzen du.
Bertzalde, Fantasy modeloak, ikutu dotoreak eta material aurreratuekin eginak dira eta kaleko nahiz sport joera segitzen dute.
Galtzontzilloak ez dira kotoizkoak soilik, gaur egun aukera zabala dago. Honetaz gain, Ímpetus etxeak gizonentzat Tactel eta Lycra janzkiak sortu ditu, ukitu natural eta erosoa ematen diotenak.
Gainera, aukera ezberdinen artean hauta dezakete: galtzontzillo dizdiratsu edo opakuak, ehun alderanzgarriak eta estanpatuak. Berrikuntza modura, merkatura sport erako pijama estanpatu eta kotoizko mallak kaleratu dituzte, diseinu bizi eta modernoekin.