Kolekzio berriko jantziek bizimodu modernoa azpimarratu nahi dute, emakumearen dotorezia eta glamourra. Kolore ugariko tela eta estanpatuek 70.hamarkada ekarriko digute gogora eta betiko traje klasikoaren itxura berrituko da, mozkera eta akabera bereziekin.
Lur-koloreko tonuetatik hasi eta betiko beltz, gorri edo griseraino doazen kolore sakonak, berde eta hori dizdiratsuarekin zein arrosa argiarekin txandakatzen dira. Kolore hauek guztiak lore, irudi geometriko eta “Galeseko printzea” delako estanpatuetan ikusiko dira. Dotorezia eta erosotasuna nabarmenduko da konjuntoetan.
Soinekoak
Soineko eroso eta dotoreek edertuko dute emakumearen irudia. Ehun liso edo “lentejuela” nahiz harizpi dizdiratsuek, luxuzko ukitua emanen diote, eta aldi berean itxura ausarta.
Kotoiaren antzeko ehun naturalak, mikrofibra, likra eta belusaren gisako ehun artifizialekin nahasiak.
Lentzeria
Azken denboraldietan baino xumeagoak, brilloek oraindik indar handia dute, eta efektu sofistikatuak sortzeko lagungarri dira. Barneko arropa sentsualtasunez eta probokazioz hornituko da. Kamisetek edo enkaje forratuko pikardiek “fashion” itxura hartuko dute “pret a porter” arroparekin konbinatuta; lentzeriako kamisoiak, besta egunetan erakusten direnak; top dizdiratsuak. Unibertso bikoitza eta mugarik gabea.
Betiko lentzeria-zaleek, izpiritu frantsestukoak izanen dituzte aukeran, etxeen eta te-aretoen diseinuetan oinarrituak. Xehetasunek garrantzia handia dute: dekoratutako tiranteak, lazotxoak, puntillak eta material ezberdinen konbinazioak moda kargatu xamarra, baina ederra osatzen dute.
Osagarriak
Kolore biziak gustuko baldin badituzu, puntuzko bufandak kolore guztietan izanen dituzu: gorria, laranja, urdina, berdea, arrosa… Kolore indartsu eta biziak, belarriak estaltzen dituzten norbegiar estiloko txanoetan aurkituko dituzu.
60.hamarkadako estiloa gustatzen bazaizu, larruzko boltsoek, helduleku beltz edo gorri handi eta biribilak izanen dituzte