Bikote bakoitzendako bidai egokia

ttipi-ttapa 2006ko urriaren 2a

ttipi-ttapa

Ongi errotutako ohitura da ezkontzaren ondotik egun batzutako oporraldia hartzea eta bidaia egitea. Ezkonbidaia esperientzia bakarra eta ahaztezina izatea da helburua.

Bikote gehienek bidai kulturala eta aktiboa atsedenarekin uztartzeko aukera ematen duten bidaiak bilatzen dituzte. Zentzu horretan, azken urtetan bidai exotikoak gutxitu dira eta kultura ez hain ezagunak edo naturarekin lotutakoak gero eta gehiago eskatzen dira.

Gehien eskatzen diren bidaiak Karibera (Riviera Maya edo Dominikar Errepublika), herrialde exotikoetara (Polinesia, Maurizio Uharteak, Sheychelles irlas) eta Ameriketara dira (Amerikako Estatu Batuak eta Patagonia). Ezin ditugu ahaztu gero eta gehiago egiten diren itsasotik kruzeroak.

Bidaiatzeko orduan pertsona bakoitzaren gustua ezberdina denez, bidaia antolatzeko orduan komenigarria da bidai agentzia profesional baten eskutan jartzea.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun