Ikustekoa da zenbat xehetasun behar dituen etxebizitza berriak! Etxe berrian bizitzera jartzeko beharrezkoak diren gauzen zerrenda bukaezina egiten da. Segidan dituzuen lerroetan zure ezkontzako opari-zerrendarako ideia desberdinak proposatzen dizkizugu:
- Edarientzako: Egunero erabiltzekoetaz gain, eginzazu kopen aldeko apostua. Horrela, gonbidatuek oparia bilatzerakoan bere irudimena erabil dezake. Ura, ardo txuria, ardo beltza, izozkia, kaba, koñaka, koktela, likorra eta beste hainbat edaritarako edalontziak daude. Multzo berean, botilak idekitzeko tresnak, botilak hoztekoa, pintzak, pitxerrak… sar ditzakezu.
- Mahairako: baxerak osagarri ugari izaten ditu: entsaladentzako ontziak, azpilak, frutak garbitzekoak, plater desberdinak (xokodunak, xabalak, ogiarentzakoak, postrekoak, etab.), salsontziak, zopaontziak, eta joku desberdinak: aperitiborako, tearendako, kaferako, saldarako, gosarirako edota sushia hartzeko. Mahai-tresneria: jakiak zerbitzatzeko tresnak, nabalak, moka goilarak, kafe goilarak, arraultzeendako palak, pastelendako palak, sardexka desberdinak…
- Etxetresnak: Gizakiak izaten ahal dituen beharren adina tresna dago merkatuan, baina erabilienak aipatuko ditugu. Ontzi-garbigailua, mikrouhin labea, hozkailua, xurgagailua, lisaburdina, ikuzkailua, ile-lehorgailua, baskulak, kafetera, txigorgailua, edertasunerako etxetresnak (depilazioa, bizar-kentzea, masaia).
- Irudia eta soinua: gure denbora libreko gutixiak direnez, gehien eskertzen den arloetako bat izaten da. Argazki kamera digitala, Reflex kamera ona, bideo kamera, MP3 irakurgailua, home-cinema ekipoak, telebista, goi-fidelitateko katea, eskuko ordenagailua, kotxerako irratia, sakeleko telefonoa, DVD grabagailua…
- Etxeko tresneria: eskuoihalak, alfonbrak, nordikoak, kuxinak, sofa-zorroak, koltxoiak, maindireak, ezpainzapiak, eskutrapuak, lisatzeko ohola, kandelontziak, kandelak, gortinak, autsontziak, aterkiontzia, oinetakoak altxatzeko altzaria, nezeserrak…
- Bestelakoak: josteko makina, erreminta kutxa, lorezaintzako tresneria, eskuko eskailera…
- Sukalderako: kaxulak, fondue, sukaldaritzako liburuak, erosketak egiteko orgatxoa, egunero erabiltzeko mahai-tresna eta platerak, xukadera, paella-ontzia, laberako ontziak, postretako moldeak, budinontzia, gaztaontzia…
- Ideia originalak: jaioberriarentzako gauzak (haurra biltzen badute), fisikoak ez diren opariak (balio txartelak: masaiak hartzeko bonoak, jatetxetarako, antzerkirako…), matrikulak (kiroldegikoa, hizkuntza eskolakoa, kiroldegikoa), bainuetxe batean asteburua, motorra, konpainiako animaliren bat, landare tropikala…