2005eko gizongai-jantzien joerak ez dira aurreko urtetakoetatik sobera desberdintzen. Diseinatzaile nagusienek lebita eta lebita motzaren proposamenak mantentzen dituzte, hori bai, ehun berritzaileekin eginak, tintaroi-itxurako akaberetan, tonalitate bikoitzarekin eta marradunak. Gizongai ausartenentzako trajearen ehun eta tonu bereko atorrak proposatzen dituzte.
Hala ere, senargaiek gero eta gehiago hasi dira txakea erabiltzen, ematen duen itxura dotoreagatik batez ere. Ehunei dagokienez, kotoi hotza eta jauskortasun handikoak ikusiko dira denboraldi berri honetan. Atorrak, nahiz eta gehienek kolore argitsukoak eraman, ausartenek kolore ilunak erabiltzen dituzte (beltza, gris iluna…)