Diseinatzaile bakoitzak estilo propioa proposatuz joera bat markatzen duen arren, generalean erran daiteke 2005eko andregaien soinekoek estilo klasikoa eta bolumen tradizionalak momentuko moda joerekin urtartzen dituztela, emaitza dotore eta xumea lortuz.
Emakume-gorputzaren formak nabarmentzen dituzten modeloak eramanen dira, gorpuzkera arina markatzen dutenak, kankanik eta beharrezkoak ez diren osagarririk gabekoak. Gaineko aldean estuak eta jauskortasun handiko ehun arinekin egindako gonekin eta bolumen handiko dandarrekin kontrastea egiten dute. Drapeatu arinak eta zeharkako mozketak, zeta eta gasa dotoreenekin egindako tolesdurak uztartuz, eta horren emaitza, azken batean, andregai moderno eta erromantikoa izaten da.
Biluztasun kontrolatu eta leuna erakutsiz, gero eta gehiago eramaten dira eskote handiak eta bizkarrak agerian, tul eta organtza kapa bereziekin estaliz. Osagai horiekin dramatismo handiko efektua lortzen da. Era berean, ehun desberdinekin eskuz egindako trentzatu eta korapilo itxurako akaberak nabarmenduko dira andregaien soinekoetan.