Oinetakoak

ttipi-ttapa 2006ko urriaren 2a

Emakumeen oinetakoetan diseinatzaileak gehiago ausartzen dira, eta denboraldi batetik bestera eredu gehiago ateratzen dituzte. Takoi fineko oinetakoak nagusituko dira eta plataforma itxurakoak desagertzeko joera dute poliki-poliki. Aukera aunitz dago. Tira gutti dituztenak, manoletinak eta kirol-oinetakoak zola finarekin baina kolore eta marrazki aunitzekin.

Gizonezkoetan kirol oinetakoak furi-furian daude, eta kolore ausartak gero eta gehiago erabiltzen dira. Udaberri-udako denboraldian kolore eta diseinuak du garrantziarik haundiena. Aurrerantzean, zuekoak ez dira hainbertze ikusiko.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun