Elementu osagarriak neurri handikoak eta kolore aunitzekoak izatea da joera orokorra.
Boltsoetan denetarik izanen da, ttikiak eta handiak, dena dago modan. Lehen joerak markatuak egoten ziren, gaur egun denak balio du. Koloreari dagokionez, berde pistatxoa izanen da nagusi, baina baita urdina eta arrosa ere. Erosotasunari begira boltso gurutzatuak eramanen dira.
Mutilek gero eta gehiago erabiliko dituzte marroi eta beltz kolore boltsoak.
Koilareak neurri handikoak eta luzeak. Materialari dagokionez, akrilikoak, egurrezkoak, larruzkoak edota material naturalekin eginak. Belarritakoetan ere joera berdintsua izanen da eta forma kurioso eta ezberdinekoak. Pultseretan kolorea da gehien nagusitu dena, eta esku berean kolore ezberdinekoak jarri ahal izanen dira, gehienak aro itxurakoak.