Gaztetxoen moda helduagoen antzekoa da, mutilendako galtza piratak, bakero gastatuak, eta kamiseta tirante finekin edo lodiekin, beti ere, dotorezia galdu gabe. Neskendako mini-gonak eta 3/4eko gonak aunitz ikusiko dira, kolore arrosa, txuria, berdea eta horia bakeroekin konbinatuz.
Mutiletan aldiz, granatea, berdea, urdina eta txuria. Galtza piratak eta luzeak behe aldean gorantz bilduak eta kolore aukera zabala izanen da..
Estilo aldetik lore handiak eta kolore indartsuak gailenduko dira. Nesken oinetakoetan, zola fineko zapatil laranja, berde, urdin, larrosa… kolore guztietakoak.
Osagarrietan, neskek aunitz erabiliko dituzte zapelak eta pañuloak eta mutilek bixerak.