Etxeko ttikittoenentzat ere kolore bixiak gailenduko dira udaberri-udako modan. Berdea, horia, laranja, urdina, fuksia… koloreak jantzi guztietan ikusiko ditugu; piratetan, soinekotan, kamisetetan, oinetakoetan…
Estilo aldetik pirata eta gona motxak izanen dira gehien ikusiko direnak eta kamiseta tirantezkoak kolore eta marrazki aunitzekin.
Oinetakoak aunitz aldatu dira azken urteotan, eta neska nahiz mutilentzat berde-pistatxo kolorekoak ikusiko dira gehien, zola fineko oinetakoak, sandaliak eta zapatilak kolore guztietakoak.