Haurdunaldian ere dotore

ttipi-ttapa 2006ko urriaren 2a

ttipi-ttapa

Haurdun egoteak ez du erran nahi moda alde batera utzi behar duzunik. Txuria, beltza, beixa eta urdin koloreak ez dira inoiz falta izan, baina denboraldi berri honetan kolore biziak nabarmenduko dira.

Aukeran, emakume gehienek galtza luzeak edo piratak hautatzen dituzte, baina pixkana-pixkanaka soineko elastikoak hasi dira agertzen.

Joan den urtean tripa markatzea eta tiro baxuko galtzak erabiltzea modan jarri zen, eta aurten, ia jantzi gehienak horrelakoak izanen dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun