Emakumeei modak aukera gehiago ematen dizkie. Hala, udaberri-udako modan kolore biziek garrantzizkoak izanagatik, koloreaz gain estilo eta oihal konbinazio aunitz izanen da. 1970 eta 50.hamarkadetako moda da aurtengoa eta lasaiera handiko soinekoak, gerrialde estuak, mozketa zuzena duten txaketak, eta bordatu eta lore aunitzeko jauntziak.
Laranja kolorea dotorea eta ongi ematen duena da, tonalitate horiak konbinatuz. Txuria eta urdina izanen dira kolore indartsuenak. Baina udako modak aukera ezberdinak ematen ditu, eta kolore ia guztiak ikusiko ditugu.
Estanpatuei dagokionez, lore handi edo ttikiak eta edozein koloretakoak, kamisetetan eta osagarrietan sinadura handiko logoak.