Erreka kirol elkartean zuzendaritza batzorde berria onartu zen

ttipi-ttapa 2006ko urr. 4a, 09:33

Erreka Kirol Elkarteak ortziralerako Batzar Orokorra deitua zuen. Bertan, Zuzendaritza Batzorde berria onartu zen, Juan Telletxeak segituko du lehendakari postuan, baina zenbait aldaketa izan dira bertze postuetan. Horrela, Ibai Marizkurrena izanen de Lehendakariorde, Xabier Bañares idazkari eta Jabiertxo Almandoz diruzain.

Bokaletan ez da aldaketa haundirik izan

Eskubaloia: Narciso Larraza
Pilota: Patxi Altxu
Judo: Oscar Mindegia
Mendia: Alejandro San Miguel
Atletismo: Santi San Miguel
Txirrindularitza : Pedro Bañares

Horretaz gain, bertze erabakiak hartu ziren Zuzendaritzaren lana arintzeko.
Alde batetik legealdia 2 urtetakoa izanen da. Bertzetik, lan gehien duten arloetan Komisioak eratu dira. Horrela, Eguberriko Saskiaren Komisioa Pablo Elizondo, Leire Uterga eta Joseba Legarraren eskuetan gelditzen da. Herri Kross-arena ( erabat osatu gabe gelditzen bada ere) Narciso Larraza eta Santi San Miguelen ardurapean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun