Bartzelonan egin beharra den “Sorginkeriaren Nazioarteko Ferian” Zugarramurdik toki bat izanen du.
Feria hau urriaren 7 eta 8an ospatuko da Sant Joan les Fons herrian, eta han egoteko gonbitea jaso du bai Udalak baita Akelarre Elkarteak ere. Gauza interesgarria izanen delakoan, bortz lagun ganen dira Katalunia aldera gure historia eta ixtorioak erakustera. Itzulian kontatzen digutena kontatuko dizuegu zuei ere.