Hamabortz lagunek parte hartu dute turismo ikastaroan

Margari eta Koro 2006ko irailaren 28a

Herriko Udalak antolaturik, hamabortz lagun izan dira turismoarekin zerikusia daukan ikastaroa hartzen. Ikastaroa Ospitalean eman da, irailaren 18tik 28ra, eta bereziki bi gai ikusi ziren: alde batetik erakutsi nola antolatzen ahal den turismoa gure inguru hauetan (proiektu berriak martxan jarriz barne), eta bertze aldetik guia edo gidari bezala lan egiteko behar diren ezagupenak ikasi.

Kontutan hartuz gure bazter hauetara hurbiltzen den turista eta bisitari kopurua eta hemen ditugun baliabideak (lezeak, errota, monastegia, laister Sorginkeriaren Museoa...) bixtan da zenbat eta jendea hobekiago prestatua izan orduan eta eskeintza hobeagoa emanen dugula, eta batez ere hori izan da ikastaro hunen helburua.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun