Larunbateko besta eguna antolatzen buru belarri ari badira ere, Beintza-Labaienen abeltzaintza azpiegitura berriak eraikitzeko edo moldatzeko lanak ere eginen dituzte abudo. Honela, Ameztia eta Saldias atean dagoen Aieleta alderdian, pista bat zolaberrituko da. Horretarako, 800 metroan hormigoia emanen da. Lotzabianen, berriz, aziendak pasatzea galeraziko duten hesi kanadiarrak jarriko dira eta herriaren gaineko aldean, Armalaundi eta Arbasa inguruan, ura eraman eta aziendek edateko hiru aska egin nahi dira.