Ikasturte berriarekin batera hainbat kurtsori ematen zaie hasiera, eta horien artean dantza ikastaroei. Urriaren 4an izanen da hori.
Herriko bestetan eman ziguten erakustaldi polita ikusita, ziur batek baino gehiagok izena eman nahiko duela. Helduek gaueko bederatzietan frontoian dute hitzordua. Beraz, edozein asteazkenetan gaueko ordu horretan azaltzea nahiko izanen du izena emateko. Gaztetxoak ere egun berean hasiko dira, baina hauek, eguerdiko bi terdietan.