Egin diren bi enkanteak kontuan hartuta, ehizako postuek diru-sarrera handia ekarri diote aurten Udaletxeari. Aurten joan den urtean baino 9.000 euro gehiago eskuratuko ditu udalak, 63.310 euro denetara. Eskaintza gehien eskuratu zuen postua, joan den urtean bezala, 13.a izan zen, 5.720 euro eurorekin. Bigarren postu garestiena, sexta jaso zuen 24.a izan zen, 5.660 eurotan erabaki zen.
Iaz bezala 12. eta 14. postuek ere prezio polita egin zuten. Enkantearen alderdirik nabarmenena lehenbiziko egunean bortz postu hartu gabe gelditu zirela da, Usategien historian lehenbiziko aldiz.