Nafarroako neska arpanlari hoberenak Etxalarkoak

Joseba eta Nerea 2006ko irailaren 28a

Izaskun Ariztegi eta Lourdes Galarregi arpanlariak eta Panttaleon eta Mikel entrenatzaileak Utzitako argazkiak

Izaskun Ariztegi eta Lourdes Galarregi Nafarroako arpanlari txapeldunak izan ziren joan den irailaren 24an Uharten ospatu zen Nafarroako nesken arpanlari txapelketan.

Lehenbiziko aldiz ateri ziren txapelketan baina bikoterik hoberena zirela erakutsi zuten, bigarren bikoteari bi korteko aldea ateriz. Aisa jantzi zuten txapela. Orain, Euskal Herriko txapelketan parte hartuko dute larunbat honetan, Araban, Nafarroako ordezkari gisa. Ea suertea duten eta Euskal Herriko txapela ere herrira ekartzen duten.

Txapeldunei buruzko xehetasun gehiago kirol orrialdetan dituzue.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun