Hirugarren urtez jarraian bisita gidatuak antolatu dituzte usategietan. Uso sasoia hastearekin bat Mariskiñeko bordako Laura Elizagoienek bisita gidatuak antolatzen ditu usazaleen txabolara hurbiltzen diren guztientzako. Ekitaldi honen uso sasoi guztia hartu du, hau da, urriaren 1etik azaroaren 20ra. Eta joan den urtean bezala, goizez izanen dira, goizeko 8etatik eguerdiko 14ak arte.
Azken urtetako bisitekin gustora dago, hori dela eta ekintza hau bertze urte batez luzatu nahi du, jendearen harrera ona dela medio.