Urtero bezala Euskara Batzordeak Udazkeneko Kultur Egunak antolatu ditu. Aste honetan emanen zaio hasiera, urriaren 20an, ortzeguna, 20:00etan izanen den goi-mailako kirolaren gaineko mahai inguruan.
Hurrengo egunean, hau da urriaren 21ean Lesakako Maite Mindegiak eta Gaizka Sarasolak «Euritako xoria» ipuina kontatuko dute 16:30etan. Bi ekitaldi hauek Kultur Etxean izanen dira. Gainerako ekitaldiak heldu den asteko larunbatean, urriaren 29an, izanen dira. Lehenik, 16:00etan Altxorraren bila jolasean ari daitezke herriko haurrak. Eta Kultur Egunak bukatzeko Kantu Afaria izanen da Kukuxtu Txarangarekin Herriko Ostatuan. Afarira joan ahal izateko txartelak erosi beharko dira Elutsan edo Herriko Ostatuan edo Euskara Batzordeko edozein kiderengana joz.