Osatze-kimaketa:
Handitzen denean landareari eman nahi zaion itxura lortzeko egiten da osatze-kimaketa, nahi dugun itxura horretara lehenbailehen irits dadin.
Ekoizpen-kimaketa:
Honen helburua organo naturalen (batez ere lore, hosto eta fruituen) ekoizpena sustatzea da. Lehendabizikoan, kimaketa zatika egin behar izaten da, landareari lore helduak kenduz, bere hazkuntza kontrolatzeko. Bigarrenean, kimaketa handia egin behar diogu maiz, landarea mardul, trinko eta apal mantentzeko: interesatzen zaiguna ez da lorea, hostaila baizik. Ekoizpen-kimaketa fruta-arboletan egiten da gehien
Berritze-kimaketa:
Berehala gehiegi hazi diren edo fruitu edo lore gehiegi eman duten landareei egiten zaie, garaia baino lehenago zaharkitu edo agortu direlako. Landare indartsuetan bakarrik egin ahal izanen da honelako kimaketa, kimu berriek elikatzeko erreserbako gai ugari biltzen duten sustrai eta zain lodiak baldin badituzte.
Garbitzeko kimaketa:
Hauxe da gehien egiten den kimaketa; negu parteko lehen urrats gisa, lore helduak eta kaltetuak edo lehortuak diren elementuak kenduz. Izenak dioen bezala, landarea garbi mantentzeko aplikatzen zaio kimaketa mota hau.
Ernaldi-kimaketa:
Zainaren burua ebakitzen da, landarearen hazkuntza edo luzapena galarazteko, landarean edo zainean adarrak ugaltzeko joera probokatuz. Gisa honetara bolumen handiagoko landareak lortzen dira, hostaila mardulagokoak eta trinkoagoak
- Hostaila murrizteko kimaketa:
Hostoen dentsitatea arintzeko egiten da, landarea egurasteko eta bertako elementuen arteko lehiakortasuna saihesteko helburuz.