NEGUKO KIMAKETA
Azarotik apirila arte landare gehientsuek hibernatzen dutenez, horixe da, generalean, inausketa edo kimaketa egiteko sasoirik onena.
Kimaketari esker enborra eta adarrak indartu, hazkuntza erregulatu eta kaltetuta edo gaixorik dauden adaxkak kenduko dizkiogu landareari. Ez dugu ahaztu behar landareak izaki bizidunak direla, eta gaizki eginak edo desegokiak diren kimaketak kalte egiten ahal diotela. Horregatik, kimatzen hasi baino lehen komeni da ikastea zein ebaketa-teknika erabiliko dugun. Kimatu behar den landarea aztertu behar dugu lehenik, antzemateko zein diren kaltetuak, gaixotuak edo hilak diren adar eta adaskak. Beti ere, komeni da landarearen erdialdea garbitzea, argitasuna toki guztietara ailegatzeko.