Izen ematea urriaren 1etik urriaren 11ra egin behar da eta egun osoko prezioa 30 eurokoa izanen da. Autobusen irteerako ordua izena eman ondotik jakinaraziko da. Hori bai, autobusak tarteka aterako dira, bisita ezberdinak egiteko denbora emanez eta denak batera ez suertatzeko.
Lodosan, Perón kontserba fabrika bisitatuko dute. Batzuk fabrika ikusten duten bitartean, bertzeek txanpinoiak, zainzuriak eta piperrak egiten dituzten landak ikusiko dituzte eta bertzeek piperrak ikatzezko labean nola erretzen dituzten, ondotik zuritu eta latatan sartzen ikusiko dute. Nahi duenak pikillo piper, zainzuri, txanpinoi eta bertze barazki-kontserbak prezio onean erosteko modua ere izanen du.
Lodosatik Lizarrarako bidea hartuko dute, 14:30ean bazkari ederra izanen baitute Venta Larrion jatetxean. Menuan, ganba eta barazkitxo-budina, otarrainxkak plantxan, barazki-menestra, ahate urineztatua, cava kopa, tarta izozkiarekin, ura, ardoak, kafeak eta likore arruntak izanen dituzte aukeran.