Irailaren 15ean inauguratu zuten lezeetako apaindura argiztapen tematikoa. Ekitaldian, udal agintariekin batera, Juan Ramon Corpas, Nafarroako Gobernuko Kultura eta Turismo kontseilaria eta Carlos Erce, Turismo Zuzendari Nagusia izan ziren. Inaugurazio ekitaldiaren ondotik, Ospitale zaharrera joan ziren, etorkizunean Sorginkeriaren Interpretazio Zentroa izanen dena bisitatzera eta museo proiektua ikustera. Ospitale zaharrean egin beharreko moldaketak kasik akautuak dituzte.